martes, 24 de marzo de 2015

Laugarren astea betetzear


Laugarren aste betetzear dago jada eta esan daiteke Belfasteko bizimodura egokitu garela. Denbora oso azkar ari da pasatzen eta konturatu orduko etxera bueltatzeko ordua izango da, beraz, egunak ahalik eta hoberen aprobetxatzen saiatzen gara, batez ere asteburuak, astean zehar lan egitearekin eta etxeko gauzak egitearekin nahiko lan izaten dugu eta.

Aurreko astean nahiko gogorra izan zen, St Patrick's dela medio. Etxeko gehiengoak jai geneukan, bai 6 bakarrik izan ginen ospakizuna ikustera joan ginenak, eta 4 bakarrik arratsalde eta gauean zehar pinta batzuk hartzen igaro genituenak. Arratsaldean Madrildar eta Galiziar batzuekin elkartu ginen. Argitu behar da nik aurretik ezagutzen nituela hauetako batzuk, egunero joaten bainaiz beraiekin lanera. Beraien lagunekin elkartu eta batzuen eta besteen arteko kontuak alde batera utzita, arratsalde pasa ederra pasatu genuen, konpainia ezin hobean. 



Hurrengo eguna ez zen hain goxoa izan baina. Etxera gaueko 11tan iritsi eta gero ez da erraza izaten goizeko 6retan esnatzea. Kostata, baina lanera joan nintzen, eta lanekoen ardajotze eta algaren artean, azkar pasa zen eguna. 

Arratsaldeko 6retan gure bizilagun berriak iritsi ziren, 4 neska eta mutil bat, denak balentziarrak. Haiek iritsi arte oso ondo geuden etxean, baina orain jende gehiegi gara, bai sukaldatzeko eta garbigailua ipintzerako orduan.Baina moldatuko gara, besterik ez da gelditzen eta.

Asteburuan, giro ederraz gozatzeko, etxe alboan dugun parkera joan ginen errugbian pixkat jolastera. Larunbat gauean, diskoteka batera joan ginen, gaua zerbait luzatzeko irrikaz, hemen Pub guztiak ordubatetan ixten baitira, ez ordea diskotekak. Baina hori etsipena argiak gaueko ordubitan piztu zirenean. Baina irri eta lagara artean etxean jarraitu genuen gaua.

Baina dena ez da jai eta algara eta lanean ere egin behar da. Aste honetan